10.16.2015



                                               BETI  IPARRALDERANTZ      (Jon Arretxe)

                Drissa Afrikan jaiotako hamabi urteko mutil bat da. Maliko  herri batean bizi da bere gurasoekin eta bi anaia-arrebakin. Zoriontsua da bere bizimoduarekin. Aitak lan ona daukanez, etxean telebista eta hozkailua dute. Pribilegiatuak dira han oso familia gutxik daukatelako halako tresnarik.
                Egun batean aitak lanpostua galtzen du. Janaria erosteko dirua ez dutenez, telebista saltzen dute, baina laster bukatzen da horren dirua eta beraien egoera asko larritzen da.
                Aitak Europa aldera joateko erabakia hartzen du. Hasieran maíz daukate aitaren berri. Bizilagun batek ordenagailua dauka eta horren bidez hitz egiten dute. Itsasontzi batean arrantza egiteko lana aurkitu du eta dirua bidaltzen du etxekoentzat.
                Egunak eta hilabeteak pasa ondoren, ez dute aitaren berririk. Drissak hamahiru urte bete ditu eta aitaren bila joateko erabakia hartzen du amari ezer esan gabe. Euraparako bidea hasteko trena hartu behar du baina diru gutxi daukanez txartelik gabe igotzen da trenera. Kontrolatzailerengandik ihes egin behar du trenetik ez ateratzeko. Trenean dagoen beste mutil batek, Abdouk, laguntzen dio eta elkarrekin jarraitzen dute bidea.
                Hurrengo herrira joateko txalupa bat hartzen dute. Niger ibaia zeharkatu behar dute itsasontzi batean eta haren kapitainak beraien lanaren truke eramaten ditu. Poz-pozik daude nahiz eta oso lan gogorrak egin behar itsasontzian, batez ere komunetako garbiketak.
Geldialdi bat egitean, Abdouk bere osaba ikusten du. Bere bila dago eta Abdouk ihes egin behar du hortik. Drissari oso gizon gaiztoa dela kontatzen dio, bera saldu nahi duela neska bat delako. Bere benetako izena Ami da eta bere istorioa kontatzen dio. Drissak laguntzen dio izkutatzen baita kapitaina ere. Azkenean, kapitainak osaba ateratzen du itsasontzitik umeei laguntzeko.
Azken hirira heltzen dira eta kapitainari eskerrak ematen dizkiote beraiekin hain ondo portatzeagatik.
Bidaiaren hurrengo zatian basamortua zeharkatu behar dute. Hirian ez dute automobiletan sartzeko aukerarik baina iparralderantz doazen tuareg talde batekin hasten dute beste bidaiaren zatia.
Bidaia, gameluetan egiten dute eta oso gogorra da. Alde batetik ipurdikomina gameluen mugimenduagatik, beste batetik, eguzkia, basamortuko haizea, harea…
Tuaregekin bidaia bukatzean eta hauek oso gizon bihotz onekoak direnez, bidaia jarraitzeko aukera izateko 4x4 duen gizon batekin hitz egiten dute.

Baina, kotxean daudenean eta basamortuan bakarrik daudenean, gizon azken honek ez du tuaregi emandako hitza betetzen eta oasis batean dagoen etxe batera eramaten ditu umeak, saltzeko asmoz. Umeak erosi nahi dituen gizona Amiren osaba da, baina diru gutxirekin ordaindu nahi ditu bi umeak eta bi gizonak  eztabaidatzen hasten dira. Honen ondorioz duelo bat antolatzen dute eta osabak galtzen du.

 Umeak aske geratzen dira eta hortik pasa den kamiolari batekin bidaia jarraitzen dute.

Kamioian izkutuak Marokoko muga ostoporik gabe zeharkatzen dute, nahiz eta poliziak kamioia gelditu.

Tangerreko kaian Espainiara doan itsasontzi batean sartzen dira kamiolariak arrantzale bati emandako diruari esker. Itsasontziko gela batean sartzen ditu umeak, baina ez daude bakarrik, gela afrikarrez gainezka dago eta ez dado ia lekurik haientzat.
             
  Bidaiaren erdian, polizia hubiltzen da itsasontzira geldiarazteko . Arrantzaleek gelatik ateratzen dituzte afrikar guztiak uretara botatzeko, eta hala egiten dute. Drissak  Ami bistatik galtzen du, baina hondartza batera heltzea lortzen du. Ez daki Amik lortu duen ala ez, eta oso triste dago bere erruz hila egongo dela pentsatzen duelako.

Hondartzan dagoen familia euskaldun batek Drissa babesten du poliziak ez harrapatzeko, eta beraiekin eramaten dute laguntzeko asmoz, gainera, Drissaren aitak Bermeon lan egiten duela susmoa dute eta familia honen herria oso hurbil dago.
Hondartzatik atera baino lehen Drissak Ami ikusten du poliziarekin eta asko pozten da. Bizirik dago.
             
 Bi egun pasa ondoren, Bermeora joaten dira eta han, portuan, aitaren berri onak aurkitzen dituzte. Senegaldar batek aitaren itxasontziaren telefonoa dauka eta berarekin hitz egitea lortzen du.
Aitaren berriak, oso onak dira, diru asko irabazten ari da eta familia osoa ekarriko du Bermeora, denak han elkarrekin bizitzeko. Horrez gain, Amiren berri izan dute. Senegaldar familiak tramiteak egingo ditu adoptatzeko eta  beraiekin Bermeon bizitzeko.

                Drissa oso zoriontsua sentizen da maite duen jendearen zain.





                                                                                                                                                                                                                                                                          
  MAIALEN ARBELAIZ ZABALEGUI            2 B

iruzkinik ez: