11.20.2015

ITSASOAN GALDUTA

Chuck Nolland FedExeko ingeniari bat da. bere zeharbide batean, hegazkina itsasora erortzen da ekaitz bati esker. Chuck esnatzen denean, uharte galdu bateko hondartzan dago.

            Chuckek ez daki zer gertatuko den, eta horrek beldurra ematen dio. Filmean Chucken hiru itxura erakusten dira: irlara iristen denean, lehenengo bi urteak eta ateratzen saiatzen denean, handik ateratzea erabakitzen duenean.

            Pelikularen lehenengo zatian, Chuckek etsitzen pentsatzen du, eta bakarrik egotera ohitzen da. Lau urte geroago, bere etxea izan den tokitik ateratzeko aukera aurkezten zaio. Horretarako, itsasontzi moduko bat egiten du eta Wilson, bere lagun,  bakarra (odolez margotutako baloi zakar bat) lau azken urteetan berarekin eramaten du.

IRAKASPENA: arazoak ez dira inoiz bukatzen, eta gizakion helburua haiei nola aurre egitea eta konpontzea da.

HAUSNARKETA:

Izaki bizidunen gainditze-indarren buruz doa, indarra, fedea, gure adimena erabiltzen jakin helburu bat lortzeko, ezinezkoa baldin badirudi ere. arrakasta haundiak sakrifizio haundiak eta galdu-irabaziak haundika jasatzen egiten ditu.  

Adiskideen garrantzia. Izaki biziduna animali soziala da eta partekatzea behar izaten dugu, mintzatu, barre egin eta batzuetan ere negar egin besteekin. Horregatik Wilson beisbol pelota, bere lagunik onena bihurtzen da.

Ez eman menderatuta, beti akatsak zuzendu egin behar dira.

Ez utzi eramaten beti logikagatik, bizirik ateratzea ezinezkoa zela eta, huarte horretan hil egoteko posibilitate asko zeudela pentsatzen zuten, baino egun batean itsasoa gauza bat ekarri zuen eta hori bere salbamen kodea izan zen.


iruzkinik ez: