12.29.2015

Judy Moody ospetsua egiten da! - Irene Igea

JUDY MOODY OSPETSUA EGITEN DA! irene igea


Judyren klaseko neska bat ortografia lehiaketa bati esker famatua egiten da eta Judy jeloskor jarri da, bera ere bai famatua izan nahi duelako.


Handik egun batzuetara, egunkarian maskota txapelketa baten iragarki bat ikusten du, eta famatua bilakatzeko aukera dela pentsatzen du. Azkenean, hirugarren postuan gelditu da, eta irabazleen argazkia ateratzean, neskaren ukondoa soilik agertzen da.


Bere lagunekin ospetsua bilakatzeko ideia bat izaten du. Giza - ehunzango bat osatzen dute eta hogeita hamahiru metroko luzeera gainditu behar dute.


Bere lagun Frankek hatz bat apurtu du, Judyk zapaldu duelako. Ama iristean, ospitalera eramaten dute Frank.


Ospitalean dauden bitartean, Judyk panpin batzuk ikusten ditu, baina hautsita daudenez, konpontzea erabakitzen du.


Etxera iristean, Judyk panpinak konpondu ditu; batzuei hanka bat jarri, besteei arropa aldatu, ilea orraztu … Bukatzean, dena jasotzeen du eta kutxa batean sartzen ditu panpinak.


Lagun baten etxean dagoen bitartean, igeltsua egitea erabakitzen dute. Egunkaria apurtzean, norbaitek panpinak ostu dituela konturatzen da Judy.

Etxean, panpinak hartu eta ospitalera bidaltzen ditu, inork jakin gabe bera izan dela.




IRENE IGEA

iruzkinik ez: