12.29.2015

Judy Moody ospetsua egiten da! - Irene Igea

JUDY MOODY OSPETSUA EGITEN DA! irene igea


Judyren klaseko neska bat ortografia lehiaketa bati esker famatua egiten da eta Judy jeloskor jarri da, bera ere bai famatua izan nahi duelako.


Handik egun batzuetara, egunkarian maskota txapelketa baten iragarki bat ikusten du, eta famatua bilakatzeko aukera dela pentsatzen du. Azkenean, hirugarren postuan gelditu da, eta irabazleen argazkia ateratzean, neskaren ukondoa soilik agertzen da.


Bere lagunekin ospetsua bilakatzeko ideia bat izaten du. Giza - ehunzango bat osatzen dute eta hogeita hamahiru metroko luzeera gainditu behar dute.


Bere lagun Frankek hatz bat apurtu du, Judyk zapaldu duelako. Ama iristean, ospitalera eramaten dute Frank.


Ospitalean dauden bitartean, Judyk panpin batzuk ikusten ditu, baina hautsita daudenez, konpontzea erabakitzen du.


Etxera iristean, Judyk panpinak konpondu ditu; batzuei hanka bat jarri, besteei arropa aldatu, ilea orraztu … Bukatzean, dena jasotzeen du eta kutxa batean sartzen ditu panpinak.


Lagun baten etxean dagoen bitartean, igeltsua egitea erabakitzen dute. Egunkaria apurtzean, norbaitek panpinak ostu dituela konturatzen da Judy.

Etxean, panpinak hartu eta ospitalera bidaltzen ditu, inork jakin gabe bera izan dela.




IRENE IGEA

11.20.2015

ITSASOAN GALDUTA

Chuck Nolland FedExeko ingeniari bat da. bere zeharbide batean, hegazkina itsasora erortzen da ekaitz bati esker. Chuck esnatzen denean, uharte galdu bateko hondartzan dago.

            Chuckek ez daki zer gertatuko den, eta horrek beldurra ematen dio. Filmean Chucken hiru itxura erakusten dira: irlara iristen denean, lehenengo bi urteak eta ateratzen saiatzen denean, handik ateratzea erabakitzen duenean.

            Pelikularen lehenengo zatian, Chuckek etsitzen pentsatzen du, eta bakarrik egotera ohitzen da. Lau urte geroago, bere etxea izan den tokitik ateratzeko aukera aurkezten zaio. Horretarako, itsasontzi moduko bat egiten du eta Wilson, bere lagun,  bakarra (odolez margotutako baloi zakar bat) lau azken urteetan berarekin eramaten du.

IRAKASPENA: arazoak ez dira inoiz bukatzen, eta gizakion helburua haiei nola aurre egitea eta konpontzea da.

HAUSNARKETA:

Izaki bizidunen gainditze-indarren buruz doa, indarra, fedea, gure adimena erabiltzen jakin helburu bat lortzeko, ezinezkoa baldin badirudi ere. arrakasta haundiak sakrifizio haundiak eta galdu-irabaziak haundika jasatzen egiten ditu.  

Adiskideen garrantzia. Izaki biziduna animali soziala da eta partekatzea behar izaten dugu, mintzatu, barre egin eta batzuetan ere negar egin besteekin. Horregatik Wilson beisbol pelota, bere lagunik onena bihurtzen da.

Ez eman menderatuta, beti akatsak zuzendu egin behar dira.

Ez utzi eramaten beti logikagatik, bizirik ateratzea ezinezkoa zela eta, huarte horretan hil egoteko posibilitate asko zeudela pentsatzen zuten, baino egun batean itsasoa gauza bat ekarri zuen eta hori bere salbamen kodea izan zen.


11.02.2015

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA - ANDREA

                                      NUR ETA IRLANDAR GNOMOA

 Bazen behin, Nur izeneko neska bat gurasoekin Larrabetzun bizi zena.
Goiz batean, esnatu eta irudipen bitxi bat zuen Nurrek, bazekien egun bitxia izango zela. Ohetik jeiki eta gurasoek telebista ikusten uzten ez ziotenez, marrazten hasi zen. Handik pixkatera telefonoak jo zuen, Nurren amona zen eta bere etxean irlandar gnomo bat zegoela esan zion. Nurrek ez zekien hasieran zer zen irlandar gnomo bat, baina amonari galdetu ondoren, iratxo txiki bat zela azaldu zion. Orduan, Nurrek, amonaren etxera joateko baimena eskatu zien gurasoei, baina gurasoek ordu erdia pasatakoan joango zela erantzun zioten. Bitartean Nur, ordenagailuan irlandar gnomo bat nolakoa zen bilatzen hasi zen. Azkenean ordu erdia igaro zen, eta irteten utzi zioten; amonaren etxera iritxi eta iratxoa zegoen tokira joan zen baina ez zuen ezer ikusi.
Bere lagunei deitzea erabaki zuen, amonak esan zien ezin zutela ikusi, beldurtuta egongo zela eta.  Bere amona lorategira joan zen eta Nurri ere mahatsak biltzera joateko esan zion, baina Nurrek bitartean iratxoari deitu zion eta azaldu zen! Hitz egin ondoren lorategira joan eta berriro iratxoarekin gogoratu izan zenean berandu zen eta gurasoak bila etorri zitzaizkion.
Hurrengo egunean, Nurren gurasoak beste lagun batzuekin bazkaltzera joan behar zuten eta Nur amonaren etxera joan behar zuen. Bere  amona lo hartu zuen, eta Nur iratxoarengana joan zen eta honek bere ahalmenak erabiliz txiki bihurtu eta bere etxea erakutsi zion. Gero bere lagunei eta Peiori deitzea erabaki zuen, baina lagunak bakarrik joan ziren. Iratxoarekin zeudela, aitonaren sagu tranpa batean erori zen,  Peiok etorri behar izan zuen soka puskatzeko eta handik ateratzeko.
Nurrek iratxoa etxera eraman zuen. Hurrengo egunean lagunekin bizikletaz ibiltzera joan ziren eta iratxoak entzun gabe, Nurrek urtebetetze festa bat egingo zutela arratsaldeko lauretan, esan zien. Eta han azaldu zen bakoitza opari batzuekin. Bazkari eder bat janez ederki pasa zuten arratsaldea. Baina Nurren lagunak etxera joan zirenean, iratxoak etxera joan behar zuela esan zion. Hurrengo egunean, esnatu eta gurasoei portura eramateko eskatu zien, eta lagunak ere han izango ziren. Portuan, Irlandako itsazontzi batean utzi zuten.
Egun batzuk pasa ondoren ,Nurrek, irlandar gnomoaren gutun bat jaso zuen eta argazkian iratxoa eta bere familia azaltzen ziren.

ANDREA CASTAÑEIRA

10.16.2015

Liburuaren laburpena - Irene

Coca - Cola Erdi Aroan (Irene Igea)

1. Informazio garrantzitsuena
Titulu originala: Coca - Cola Erdi Aroan
Idazlea: M.A. Mintegi Larraza
Argitaletxea: Ekin
Orri kopurua: 156
Argitaratze-urtea: 1.998
Generoa: abenturak
Gaiak: gazteak (nerabeak), abentura, iragana, aztiak.

2. Pertsonaiak
     AITOR: liburuaren protagonista da. Hamabost urte bete ditu eta               Beasaingoa da.
     MIKEL: Aitorren laguna da. Ataunen bizi da eta Aitorren adin                       berdina dauka.

3. Laburpena
     Aitor eta Mikel eskalada egitera joatea erabakitzen dute. Eguna ondo doa, baina kobazulo batera sartzen direnean, Mikel irristatu eta desagertu egiten da. Aitor bere bila joaten da, baina berak ere irrist egiten du eta toki ezezagun batean agertzen da.

Aitorrek denboran atzera egien duela nabaritzen du eta bere garaira itzultzea nahi du. Han, gizon batzuk mutikoa atxilotzen dute, azti bat dela pentsatzen zutelako. 

Ihes egitea lortzen duenean, Mikelekin topo egiten du eta Coca - Cola botila bat aurkitzen dute, baina ez dute ulertzen nondik atera den. Biztanleek, aztiak direla pentsatzen dutenez, herritik kanpo bidaltzen dituzte.

Azkenean, nerabeak kobazulera itzultzen dira. Zulo batetik sartu, eta haien garaian daude berriro.





                                               BETI  IPARRALDERANTZ      (Jon Arretxe)

                Drissa Afrikan jaiotako hamabi urteko mutil bat da. Maliko  herri batean bizi da bere gurasoekin eta bi anaia-arrebakin. Zoriontsua da bere bizimoduarekin. Aitak lan ona daukanez, etxean telebista eta hozkailua dute. Pribilegiatuak dira han oso familia gutxik daukatelako halako tresnarik.
                Egun batean aitak lanpostua galtzen du. Janaria erosteko dirua ez dutenez, telebista saltzen dute, baina laster bukatzen da horren dirua eta beraien egoera asko larritzen da.
                Aitak Europa aldera joateko erabakia hartzen du. Hasieran maíz daukate aitaren berri. Bizilagun batek ordenagailua dauka eta horren bidez hitz egiten dute. Itsasontzi batean arrantza egiteko lana aurkitu du eta dirua bidaltzen du etxekoentzat.
                Egunak eta hilabeteak pasa ondoren, ez dute aitaren berririk. Drissak hamahiru urte bete ditu eta aitaren bila joateko erabakia hartzen du amari ezer esan gabe. Euraparako bidea hasteko trena hartu behar du baina diru gutxi daukanez txartelik gabe igotzen da trenera. Kontrolatzailerengandik ihes egin behar du trenetik ez ateratzeko. Trenean dagoen beste mutil batek, Abdouk, laguntzen dio eta elkarrekin jarraitzen dute bidea.
                Hurrengo herrira joateko txalupa bat hartzen dute. Niger ibaia zeharkatu behar dute itsasontzi batean eta haren kapitainak beraien lanaren truke eramaten ditu. Poz-pozik daude nahiz eta oso lan gogorrak egin behar itsasontzian, batez ere komunetako garbiketak.
Geldialdi bat egitean, Abdouk bere osaba ikusten du. Bere bila dago eta Abdouk ihes egin behar du hortik. Drissari oso gizon gaiztoa dela kontatzen dio, bera saldu nahi duela neska bat delako. Bere benetako izena Ami da eta bere istorioa kontatzen dio. Drissak laguntzen dio izkutatzen baita kapitaina ere. Azkenean, kapitainak osaba ateratzen du itsasontzitik umeei laguntzeko.
Azken hirira heltzen dira eta kapitainari eskerrak ematen dizkiote beraiekin hain ondo portatzeagatik.
Bidaiaren hurrengo zatian basamortua zeharkatu behar dute. Hirian ez dute automobiletan sartzeko aukerarik baina iparralderantz doazen tuareg talde batekin hasten dute beste bidaiaren zatia.
Bidaia, gameluetan egiten dute eta oso gogorra da. Alde batetik ipurdikomina gameluen mugimenduagatik, beste batetik, eguzkia, basamortuko haizea, harea…
Tuaregekin bidaia bukatzean eta hauek oso gizon bihotz onekoak direnez, bidaia jarraitzeko aukera izateko 4x4 duen gizon batekin hitz egiten dute.

Baina, kotxean daudenean eta basamortuan bakarrik daudenean, gizon azken honek ez du tuaregi emandako hitza betetzen eta oasis batean dagoen etxe batera eramaten ditu umeak, saltzeko asmoz. Umeak erosi nahi dituen gizona Amiren osaba da, baina diru gutxirekin ordaindu nahi ditu bi umeak eta bi gizonak  eztabaidatzen hasten dira. Honen ondorioz duelo bat antolatzen dute eta osabak galtzen du.

 Umeak aske geratzen dira eta hortik pasa den kamiolari batekin bidaia jarraitzen dute.

Kamioian izkutuak Marokoko muga ostoporik gabe zeharkatzen dute, nahiz eta poliziak kamioia gelditu.

Tangerreko kaian Espainiara doan itsasontzi batean sartzen dira kamiolariak arrantzale bati emandako diruari esker. Itsasontziko gela batean sartzen ditu umeak, baina ez daude bakarrik, gela afrikarrez gainezka dago eta ez dado ia lekurik haientzat.
             
  Bidaiaren erdian, polizia hubiltzen da itsasontzira geldiarazteko . Arrantzaleek gelatik ateratzen dituzte afrikar guztiak uretara botatzeko, eta hala egiten dute. Drissak  Ami bistatik galtzen du, baina hondartza batera heltzea lortzen du. Ez daki Amik lortu duen ala ez, eta oso triste dago bere erruz hila egongo dela pentsatzen duelako.

Hondartzan dagoen familia euskaldun batek Drissa babesten du poliziak ez harrapatzeko, eta beraiekin eramaten dute laguntzeko asmoz, gainera, Drissaren aitak Bermeon lan egiten duela susmoa dute eta familia honen herria oso hurbil dago.
Hondartzatik atera baino lehen Drissak Ami ikusten du poliziarekin eta asko pozten da. Bizirik dago.
             
 Bi egun pasa ondoren, Bermeora joaten dira eta han, portuan, aitaren berri onak aurkitzen dituzte. Senegaldar batek aitaren itxasontziaren telefonoa dauka eta berarekin hitz egitea lortzen du.
Aitaren berriak, oso onak dira, diru asko irabazten ari da eta familia osoa ekarriko du Bermeora, denak han elkarrekin bizitzeko. Horrez gain, Amiren berri izan dute. Senegaldar familiak tramiteak egingo ditu adoptatzeko eta  beraiekin Bermeon bizitzeko.

                Drissa oso zoriontsua sentizen da maite duen jendearen zain.





                                                                                                                                                                                                                                                                          
  MAIALEN ARBELAIZ ZABALEGUI            2 B